3 Eta lurreco populuac ere athe haren aitzinean adoraturen du Jauna larumbatetan eta hilabethe-lehenetan.
4 Princeac berriz, holocausta hau escainiren dio Jaunari: larumbatean, sei bildots narriogabe, eta ahari narriogabe bat,
5 Eta ephiaren escainça aharico; bildotsençat berriz, berari iduritzen çaioena, eta hin bat olio ephi bakotcharençat.
6 Aldiz, hilabethe-lehenetan, içanen dire abereetaric aratche bat nothagabea, eta sei bildots, eta sei ahari narriogabe;
7 Eta eguinen du ephi baten escainça aratcheco, eta ephi batena halaber aharico; bildotseco berriz, escura heldu çaioena, eta hin bat olio ephico.
8 Eta princea ethorcecoa denean, sar bedi iguzqui-aldeco athe-sarcetic, eta handic beretic ilki.
9 Eta besta-buruetan, lurreco populua Jaunaren aitzinera ethorrico denean, adoratzera ipharreco athetic sarcen dena, ilki bedi hegoaco athetic; berriz, hegoaco athetic sarcen dena, ilki bedi ipharraldeco athetic; ez bedi bihur sarthu den atheco bideaz, bainan haren parrecoaz ilki bedi.