14 Bada, goçatuco duçue, bakotchac bardin bere anaiac beçala, lur hori ceinaren gainean alchatu baitut escua, çuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori erorico çaitzue goçamenetara.
15 Hauquiec dire, berriz, lur hortaco mugac: ipharreco ephaitzara, itsaso handitic Hethalongo bidea, Sedadara goatean,
16 Emathera, Berothara, Sabarimera, ceina baita Damasco mugaren gainean eta Ematheco mugaquide, Ticongo etchera, ceina baita Aurango mugaren ondoan.
17 Eta muga içanen da itsasotic Enongo corralera, ceina baita Damasco muga; eta ipharretic ipharrera, Emath içanen da muga ipharreco aurkinçan.
18 Aldiz iguzqui-aldeco alderdia içanen da Aurango erditic, Damasco erditic, Galaadeco erditic eta Israelgo lurraren erditic, Jordanea delaric muga iguzqui-aldeco itsasoraino: neurtuco duçue halaber iguzqui-aldeco aurkinça.
19 Hegoaldeco aurkinça berriz, içanen da Thamarretic Cadeseco Jaçargoaco uretaraino, eta errecaz itsaso handiraino; eta hori da hegoarat hegoaldeco aurkinça.
20 Eta itsasoco aurkinça içanen da itsaso handia xuxenca buru batetic Emathera ethorri arteo; hori da itsasoco aurkinça.