18 Aldiz iguzqui-aldeco alderdia içanen da Aurango erditic, Damasco erditic, Galaadeco erditic eta Israelgo lurraren erditic, Jordanea delaric muga iguzqui-aldeco itsasoraino: neurtuco duçue halaber iguzqui-aldeco aurkinça.
19 Hegoaldeco aurkinça berriz, içanen da Thamarretic Cadeseco Jaçargoaco uretaraino, eta errecaz itsaso handiraino; eta hori da hegoarat hegoaldeco aurkinça.
20 Eta itsasoco aurkinça içanen da itsaso handia xuxenca buru batetic Emathera ethorri arteo; hori da itsasoco aurkinça.
21 Eta lur hori çuen arthean çathituco duçue, Israelgo leinuen arabera;
22 Eta primancetan hartuco duçue çuençat, eta çuetara bilduco eta çuen artean haurrac içanen dituzten arrotzençat; eta hauquiec içanen çaizquitzue hala-nola toquicoac Israelgo umeen artean; çuequin çathituco dute lurra Israelgo leinuen erdian.
23 Aldiz, edocein leinutan guertha dadien arrotza, han emanen dioçue, bere çathia, dio Jainco Jaunac.