1 Eta çuc, guiçasemea, har çaçu nabala çorrotz bat, ileac ebaquitzen dituena; hartuco duçu eta iraganen çure burutic eta biçarretic; eta hartuco duçu hequien phisatzeco balança bat, eta hirur çathitan eçarrico ditutzu.
2 Heren bat suz erreco duçu hiriaren erdian, sethioco egunac bethetzen diren arabera; berce heren bat hartuco duçu eta ezpatarequin ebaquico hiriaren inguruan; azquen herena berriz, haiceari emanen dioçu, eta nic ezpata biluciren dut hequian ondotic.
3 Eta hequietaric guti bat hartu eta çure caparen izquinan estecatuco duçu.
4 Eta hauquietaric hartuco ditutzu berriz cembait eta suan erreco, eta handic ilkico da su bat Israelgo etche guciaren gainera.
5 Hau dio Jainco Jaunac: Hori da Jerusaleme; eçarri dut jendaien erdian, eta lurrac haren inguruan.
6 Eta erdeinatu ditu ene erabaquiac, jendaiac baino tzarrago bilhacatzeraino; eta ene manamenduac, haren inguruan diren lurrec baino guehiago; ecen osticatu ditu ene erabaquiac, eta ez da ene manamenduetan
7 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren gainditu ditutzuen çuen inguruco jendaiac, eta etzareten ene mandamenduetan eta ez ditutzuen ene erabaquiac bethe, eta ez duçuen eguin çuen inguruan diren jendaiec ere beçain çucenqui;