3 Eta hequietaric guti bat hartu eta çure caparen izquinan estecatuco duçu.
4 Eta hauquietaric hartuco ditutzu berriz cembait eta suan erreco, eta handic ilkico da su bat Israelgo etche guciaren gainera.
5 Hau dio Jainco Jaunac: Hori da Jerusaleme; eçarri dut jendaien erdian, eta lurrac haren inguruan.
6 Eta erdeinatu ditu ene erabaquiac, jendaiac baino tzarrago bilhacatzeraino; eta ene manamenduac, haren inguruan diren lurrec baino guehiago; ecen osticatu ditu ene erabaquiac, eta ez da ene manamenduetan
7 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren gainditu ditutzuen çuen inguruco jendaiac, eta etzareten ene mandamenduetan eta ez ditutzuen ene erabaquiac bethe, eta ez duçuen eguin çuen inguruan diren jendaiec ere beçain çucenqui;
8 Hau dio beraz Jainco Jaunac: Jerusaleme, huna non heldu natzainan, eta neronec hire erdian obraturen ditinat ene erabaquiac jendaien beguietan.
9 Eta hire icigarriqueria gucien ariaz, hire baithan eguinen dinat egundaino eguin ez dudana eta halacoric ez baitut eguinen guehiago.