5 Hau dio Jainco Jaunac: Hori da Jerusaleme; eçarri dut jendaien erdian, eta lurrac haren inguruan.
6 Eta erdeinatu ditu ene erabaquiac, jendaiac baino tzarrago bilhacatzeraino; eta ene manamenduac, haren inguruan diren lurrec baino guehiago; ecen osticatu ditu ene erabaquiac, eta ez da ene manamenduetan
7 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren gainditu ditutzuen çuen inguruco jendaiac, eta etzareten ene mandamenduetan eta ez ditutzuen ene erabaquiac bethe, eta ez duçuen eguin çuen inguruan diren jendaiec ere beçain çucenqui;
8 Hau dio beraz Jainco Jaunac: Jerusaleme, huna non heldu natzainan, eta neronec hire erdian obraturen ditinat ene erabaquiac jendaien beguietan.
9 Eta hire icigarriqueria gucien ariaz, hire baithan eguinen dinat egundaino eguin ez dudana eta halacoric ez baitut eguinen guehiago.
10 Aitec beraz janen ditine hire erdian beren semeac, eta semeec beren aitac; ene erabaquiac betheco ditinat hire baithan, eta haice gucietara barraiaturen ditinat hire ondarrac.
11 Horren gatic, dio Jainco Jaunac: Ala ni! ceren lohitu dunan ene sainduteguia hire tzarqueria guciez eta icigarriqueria guciez, ez bahaut nic ere phorroscatzen; eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco.