9 Eta hire icigarriqueria gucien ariaz, hire baithan eguinen dinat egundaino eguin ez dudana eta halacoric ez baitut eguinen guehiago.
10 Aitec beraz janen ditine hire erdian beren semeac, eta semeec beren aitac; ene erabaquiac betheco ditinat hire baithan, eta haice gucietara barraiaturen ditinat hire ondarrac.
11 Horren gatic, dio Jainco Jaunac: Ala ni! ceren lohitu dunan ene sainduteguia hire tzarqueria guciez eta icigarriqueria guciez, ez bahaut nic ere phorroscatzen; eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco.
12 Hire hiruretaric bat hilen dun içurritetic, eta goseteac iharraracico din hire erdian; berce hirugarrena ezpataren azpira erorico dun hire inguruan; berce hirugarrena berriz, haice gucietara barraiatuco dinat, eta ezpata bilucico dinat hequien guibeletic.
13 Eta ene sepha betheco eta ene gaitzidura aseco dut hequien gainean, eta hartuco dut sosegu; eta ene iraquidura asquietsi duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna, ene karrean minçatu naicena.
14 Eta eçarrico haut mortu, eta hire inguruan diren jendaien laidagarri, iragarle gucien aitzinean.
15 Eta içanen haiz laidagarri eta burhoztagarri, ikusgarri eta lazgarri hire inguruan diren jendaietan, ene erabaquiac obratu dituquedanean, ene sepha, ene gaitzidura eta ene hasarrearen jaçarraldietan.