11 Hau dio Jainco Jaunac: Jo çaçu escuaz, jo çaçu çangoaz, eta erraçu: Çorigaitz Israelgo etchearen gaizquien icigarriqueria guciençat! Ceren ezpataz gosete eta içurriteaz xahutzera baitoha.
12 Urrun dena, içurritic hilen da; hurbil dena berriz, ezpatac arthiquiren du; eta guelditua eta sethiatua dena, goseac hilen du; eta aseco dut ene hasarrea hequien gainean.
13 Eta ni naicela Jauna jaquinen duçue, çuen hilac içanen direnean çuen jaincomoldeen erdian, çuen aldareen inguruan, munho gora gucien gainean, eta mendi-casco gucietan, eta çuhaitz adarsu gucien azpian, eta haritz hostotsu gucien azpian, çuen idolençat isensu usaina igan içan den lekuetan.
14 Eta hequien gainera hedaturen dut ene escua; eta hequien egon-leku gucietan, Deblathaco mortutic hasiric, lurra desmasian eta larrutua eçarriren dut; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.