5 Eta Israelgo umeen hiliquiac eçarriren ditut çuen jaincomoldeen aitzinean, eta çuen heçurrac barraiaturen ditut çuen aldareen inguruan;
6 Çuen egon-leku gucietan hiriac mortu içanen dire, leku gorac urratuac eta herrautsiac içanen dire, çuen aldareac erorico eta phorroscatuco dire; çuen idolac eceztatuac, çuen temploac lehertuac, eta çuen lanac xahutuac içanen dire.
7 Çuen erdian erorico dire hilac, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
8 Çuetaric utzico ditut jendaien artean ezpatari itzuri ditazqueenac, barraiatuco çaituztedanean bazterretan.
9 Eta çuetaric libratuac nitaz orhoituren dire jendaien artean, ceinetara gathibu eramanac baititazque; ceren nic hautsico baitut hequien bihotz lohitu eta ene ganic urrundua, eta idequico ditut hequien begui jaincomoldeequin lohituac; eta beren icigarriqueria gucietan eguin dituzten gaizquien gainean berec harturen dute beren buruençat gaitzirizco.
10 Eta jaquinen dute, nic Jaunac, ez nuela alferretan erran gaitz horiec eguinen naroeztela.
11 Hau dio Jainco Jaunac: Jo çaçu escuaz, jo çaçu çangoaz, eta erraçu: Çorigaitz Israelgo etchearen gaizquien icigarriqueria guciençat! Ceren ezpataz gosete eta içurriteaz xahutzera baitoha.