1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Eta çu, guiçasemea, huna cer dioen Jaunac, Israelgo lurreco Jaincoac: Heldu da akabança, akabança heldu da lurraren lau aurkincen gainean.
3 Huna orai akabança hire gainean hire gainera ixurico dinat ene hasarrea, eta juiatuco haut hire bideen arabera, eta jaçarrico darozquinat hire icigarriqueria guciac.
4 Eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco; bainan hire gainera erorraracico ditinat hire gaixtaqueriac, eta hire itsusqueriac hire erdian gueldituco ditun; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
5 Hau dio Jainco Jaunac: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat.
6 Akabança heldu da, heldu da akabança; atzarria egotu dun hire contra; huna non dathorren.