19 Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu.
20 Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat;
21 Eta hura escu arrotzei emanen diotet harrapacara, eta hura eguinen dut lurreco gaixtaguinen pusca, eta lohituren dute.
22 Eta beguithartea itzuliren dut hequien ganic; borchaturen dute ene sainduteguico leku gordea; ohoinac hartan sarthuren dire, eta lohituren dute.
23 Akabança bat athera çaçu, ceren lurra odolezco juiamenduz eta hiria tzarqueriaz betheac baitire.
24 Eta erakarriren ditut jendaietaric gaixtoenac, eta jabeturen dire hequien etcheez; eta ixilaraciren dut botheretsuen hampurustasuna, eta etsaia nausituren da hequien sainduteguiez.
25 Hestura jaustean, bilhaturen dute baquea, eta baqueric ez da içanen.