5 Hau dio Jainco Jaunac: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat.
6 Akabança heldu da, heldu da akabança; atzarria egotu dun hire contra; huna non dathorren.
7 Xahupena gainera heldu çaic, oi lur hortaco egoiliarra; heldu duc ordua, hurbil duc sarrasquico eguna, eta-ez mendien ospecoa.
8 Oi lurra, orai hurbildic hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseco dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtaqueria guciac darozquinat gainera emanen;
9 Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna.
10 Huna eguna, huna non heldu den ilki da xahupena, cigorra loratu da, musquildu da hampurusqueria;
11 Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.