11 Eta itchura hequien aitzinean çauden Israelgo etcheco çaharretaric hirur hogoi eta hamar guiçon, eta hauquien erdian Jeçonias, Saphanen semea; eta baçuten bakotchac isensunci bana escuan, eta isensutic alchatzen cen lanhozco bafada.
12 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, ikusten duçu ongui, ilhumbeetan cer eguiten duten Israelgo etcheco çaharrec, batbederac cer eguiten duen bere guela çokoan; ecen diote: Jaunac ez gaitu ikusten, Jaunac utzi du lurra.
13 Eta erran çarotan: Oraino itzuliz ikusiren ditutzu, horiec eguiten dituzten icigarriqueria handiagoac.
14 Eta sarraraci ninduen Jaunaren athe-sarce, ipharrera beguiratzen duenetatic; eta hara emaztequi batzu han jarriac Adonisen deithoratzen.
15 Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu horiec baino icigarriqueria handiagoac.
16 Eta sarraraci ninduen Jaunaren etcheco lorio barnecoan; eta hara Jaunaren templo sarcean, ezcaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta borz guiçon beçala, guibelaz Jaunaren temploco harrasiari çaudela, eta aitzinaz iguzqui-sorthaldera; eta iguzqui-ilkitzea adoratzen çuten.
17 Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; hori guti othe da Judaco etchearençat hor eguin dituzten icigarriqueria horien eguitea; ecen lurra gaixtaqueriaz bethez, itzuli dire ene sumintaraztera? Eta horra non adar bat hurbilcen duten beren sudurretara.