6 Çaharra, muthil eta nescatcha gazte, haur eta emaztequi, oro heriotzez hil çatzue; bainan thaua ikusico dioçuenetaric nihor ez hil; eta has çaitezte ene sainduteguitic. Hasi ciren beraz temploaren aitzinean ciren guiçon-çaharretaric.
7 Eta erran çaroeten: Lohi çaçue temploa, eta hilez bethe çatzue lorioac; ilki çaitezte. Eta ilki ciren eta jotzen cituzten hirian cirenac.
8 Eta sarrasquia akabatu cenean, ni guelditu nincen han; eta erori nincen ahuspez, marrascaca nioelaric: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; xahuturen othe ditutzu bada Israelgo ondarrac oro, çure sepha ixuriz Jerusalemeren gainera?
9 Eta ihardetsi çarotan: Israelgo eta Judaco etchearen gaizquia hainitz da handieguia; lurra odolez bethea dago eta hiria bihurriqueriaz; erran dute ecen: Jaunac utzi du lurra, eta Jaunac ez du ikusten.
10 Ez du beraz ene beguiac guphideric içanen, eta ez naiz urricalduco; bihurtuco diotet beren bidearen arabera.
11 Eta huna lihoz jauncia cen guiçonac, thinduncia guerrian çuenac, hitz hau ihardetsi çuen cioelaric: Manatu darotaçun beçala eguin dut.