19 basamortutik etorritako haize-eraso bortitzak lau aldeetatik astindu du etxea. Eta lurrera erortzean, guztiak hil ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
20 Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen,
21 esanez:«Biluzik irten nintzenamaren sabeletik,biluzik itzuliko naizlurraren sabeleraJaunak eman dit eta Jaunak kendu.Bedeinkatua Jaunaren izena!»
22 Halaz guztiz, Jobek ez zuen bekaturik egin eta ez zion Jainkoari bidegabekeriarik egotzi.