5 «Han behean, itsasoaren eta bertako bizidunen azpian,dar-dar egiten dute hildakoek.
6 Hildakoen Egoitza agerian dago Jainkoaren aurrean,Hondamen Leizea estalkirik gabe.
7 Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean,lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;
8 ura hodeietan pilatueta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen;
9 ilargi betearen aurpegia iluntzen du,haren gain bere hodeia hedatuz;
10 zirkulua ezarri du itsas mugan,argia eta iluntasuna bereizteko.
11 Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira,zeruko zutabeak dardarka hasten.
12 Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du,bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen;
13 hark putz egin eta zerua garbi uzten du,haren eskuak herensuge iheslaria aldez alde zulatzen.
14 Eta hauek haren egintzen adibide kaskar baizik ez badira,haren jardueraren oihartzun motel besterik ez,nork ulertuko du haren egintza handienen burrundara?»
1 Jobek erantzun zuen:
2 «Zein ederki laguntzen diozun ahularieta eusten indargabeko besoei!
3 Zein aholku ederrak ezjakinarentzat;hori trebetasuna erakusten duzuna!
4 Noren laguntzaz esan dituzu zeure hitzak?Nork bultzatu zaitu horrela hitz egitera?»