Job 13 EABD

Jobek lagunen hitzaldiari erantzun

1 «Bai, neure begiek ikusi dute hori dena,neure belarriek entzun dute, eta ulertzen dut.

2 Zuek dakizuena, neuk ere badakit,ez naiz, ez, zuek baino gutxiago.

3 Baina nik Ahaltsuari hitz egin nahi diot,Jainkoarekin egin nahi dut eztabaidan.

4 Zeren zuek gezurzale baitzarete,sasimediku besterik ez.

5 Isil-isilik egongo bazinete,orduan bai zuek jakintsu!

6 «Entzun, bada, ene defentsa,aditu ene ezpainetako arrazoibideak.

7 Jainkoa nahi al duzue defendatuzuen bidegabekeria eta gezurrez?

8 Jainkoaren alde jarri nahi al duzueeta haren defendatzaile bihurtu?

9 Eta berak aztertuko bazintuzte, zer?Gizakia bezala engainatuko ote zenukete?

10 Agudo asko aurpegiratuko dizue,ezkutuan alderdikeriaz jokatzen baduzue.

11 Ez al zaituzte ikaratzen haren handitasunak?Ez al zaituzte zanpatzen harenganako izuak?

12 Errautsezko esanak dira zuen hitz-aspertuak,buztinezkoak zuen erantzunak.

13 Isildu zuek! Neuk hitz egin behar dut,eta datorkidala datorkidana!

14 Dena arriskatuko dut,bizia jarriko dut jokoan.

15 Bai, hil egingo nau. Ez dut ezer espero,neure jokabidea haren aurrean defendatzea izan ezik.

16 Hori bera izango dut salbabide,sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.

17 Entzun, entzun ene hitza,sar dadila zuen belarrietara ene azalpena.

18 Prestatu dut neure defentsaeta badakit errugabe geldituko naizela.

19 Ba al da nirekin eztabaidan hasi nahi duenik?Ni isildu eta hiltzeko zorian nago.

Jobek Jainkoari aurre egin

20 «Ene Jainko, bi gauza bakarrik eskatzen dizkizuteta ez naiz zure aurretik ezkutatuko:

21 zeure atzaparra nire gainetik kentzeaeta zeure izuaz ni ez ikaratzea.

22 Gero, zuk hitz egin eta nik erantzungo dizut,edota nik hitz egin eta zuk erantzungo.

23 Zenbat dira nire erruak eta bekatuak?Erakuts iezadazu ene okerkeria eta bekatua.

24 Zergatik ezkutatzen didazu zeure aurpegia,zergatik hartzen nauzu etsaitzat?

25 Zergatik izutzen nauzu eta erasotzen?Ez naiz airean doan hosto eta lasto iharra baizik.

26 Epai latzak ematen dituzu ene aurka,gaztaroko erruak egotziz;

27 nire oinak katez lotzen dituzu,nire pauso guztiak zelatatzen, oinatzak aztertzen.

Gizakiaren bizitza laburra eta itxaropenik gabea

28 «Gizakia pipiak jotako zura bezala birrintzen da,sitsak jandako soinekoa bezala.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42