Job 12 EABD

1 Jobek erantzun zuen:

Jobek ere badaki esperientzian oinarrituta

2 «Benetan, herriaren ahotsa zaretela uste duzue,eta zuekin amaituko dela jakinduria.

3 Baina neuk ere badut adimena,ez naiz zuek baino gutxiago.Nork ez daki zuek esandako guztia?

4 Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz,ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.Zintzoa eta zuzena irrigarri!

5 “Zoritxarrekoari mespretxua,estropezu egiten duenari zartadak”,pentsatzen du zoriontsuak.

6 Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan;Jainkoa zirikatzen dutenaketa beren eskura eduki nahi dutenak lasai daude.

7 «Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute,zeruko hegaztiei eta adieraziko,

8 lurreko narrastiei eta irakatsiko dizute,itsasoko arrainek ere kontatuko;

9 horien guztien artean nork ez dakiJaunaren eskuak egin duela dena,

10 Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasaeta gizaki bakoitzaren espiritua?

11 Hitzak bereizteko ahalmena du belarriak,jakiak dastatzekoa ahosabaiak;

12 adinekoek izaten dute jakinduria,urtetan aurreratuek zuhurtzia.

13 Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena,berarenak trebezia eta zuhurtzia.

Jainkoaren indarra suntsitzaile

14 «Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki,preso hartu duena ezin inork askatu;

15 urei eusten badie, lehortea da;jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.

16 Berak ditu indarra eta arrakasta,berarenak dira engainatua eta engainatzailea.

17 Boterea kentzen die kontseilarieieta burutik nahasten epaileak;

18 agintearen ezaugarriak kentzen erregeeieta loturik eramaten preso;

19 aginpidea kentzen die apaizeieta boterean finko daudenak iraultzen;

20 hizlari trebeak mututu egiten ditueta zaharrei sena kentzen;

21 mespretxua botatzen du handikien gaineraeta ahaltsuak indarge uzten;

22 ilunpeetako sakonena agerrarazten dueta itzalik beltzenak argitara ateratzen;

23 herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu;nazioak hedarazi, eta gero desegin;

24 buruzagiei sena kentzen dieeta biderik gabeko eremuetan galbideratzen;

25 iluntasun beltzean dabiltza itsumustuaneta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42