1 Orduan, Xuaheko Bildadek hitz egin zuen:
2 «Noiz arte hitz egingo duzu horrela,haize-erauntsia bezalako hitzak esanez?
3 Okertu egiten al du Jainkoak zuzenbidea,okertu egiten Ahaltsuak justizia?
4 Zure seme-alabek haren kontra bekatu egingo zuten,eta beren gaiztakeriaren menpe utzi ditu hark.
5 Baina zu Jainkoa bilatzen saiatzen bazaraeta Ahaltsuari erregutzen badiozu,
6 garbi eta zuzen irauten baduzu,orduan zure alde ekingo dio harketa zure zuzentasunari dagokion egoeran jarriko zaitu.
7 Zure lehengoak ez dira ezer izangoemango dizun etorkizun bikainaren aldean.
8 «Galdegin iragandako belaunaldiei,egin gogoeta haien arbasoen eskarmentuaz.
9 Atzo bertakoak gara gu, ez dakigu ezer,gure egunak ez baitira itzala baizik munduan.
10 Baina irakatsi egingo dizute haiek,beraiek jakin ahal izan zutena adieraziz:
11 “Sortzen al da kanabera paduratik kanpo,hazten ote ihia urik gabe?
12 Oraindik loretan dagoela, eta inork atera gabe,beste edozein belar baino lehen ihartzen da”.
13 «Horrelakoa da Jainkoa ahazten dutenen zoria,horrela amaitzen da sinesgabearen itxaropena,
14 honen uste sendoa funtsik gabea baita,armiarma-sarea baino ez honen konfiantza.
15 Sare horretan sostengatzen bada, sareak ez du jasaten,heldu egiten badio, ez dio eusten.
16 Eguzkitan heze dagoen zuhaitzaren antzeko da:lorategi osoan hedatzen ditu adarrak,
17 harri artean luzatzen sustraiaketa harresiari atxikitzen zaio.
18 Baina bere lekutik ateratzen badute,ez da non landatua zegoen ere jakiteko modurik.
19 Horra hor haren zoria!Lur horretan beste bat ari da ernetzen.
20 «Hara, Jainkoak ez du gizon zintzoa mespretxatzen,ezta gaizkileei ere eskurik ematen.
21 Barrez beteko dizu oraindik ahoa,poz-irrintziz ezpainak.
22 Zure etsaiak, berriz, lotsaz beteko dira,gaiztoen egoitza desagertu egingo da».