Job 28 EABD

JAKINDURIA (28,1-28)

Gizakiak ez du jakinduriaren berririk

1 Bada mea-zulorik zilarra ateratzeko,arragorik ere bai urrea garbitzeko.

2 Burdina lurzorutik ateratzen daeta haitzak urtuz kobrea lortzen.

3 Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu,azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.

4 Atzerritar jendeak mea-zuloak egiten ditu,inor ibili gabeko tokietan kulunkatzen da.

5 Gain-azalean ogia ematen duen lurraksugarretan ditu bere erraiak;

6 beraren harkaitzak zafiro-toki dira,beraren hautsetan urrea aurkitzen da.

7 Harrapariek ez dituzte lurpeko bide horiek ezagutzen,ezta saiek ere ikusten;

8 basapiztiak ez dira bertan ibiltzen,lehoia ere ez da handik pasatzen.

9 Gizakiak, suharriari eskua ezarriz,mendiak erroetatik iraultzen ditu;

10 harkaitzetan mea-zuloak eginez,mineral baliotsuak aurkitzen.

11 Ibaien iturburuak agorrarazieta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.

12 Baina non aurkitu jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

13 Gizakiak ez daki zenbat balio duen,eta ez da aurkitzen munduan.

14 «Ez daukat nik» dio Ur Leizeak,«Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.

15 Ez da urre garbiarekin trukatzen,ezta zilarraz erosten ere.

16 Urrerik finenak ez du haren baliorik,ezta onize eder nahiz zafiroek ere.

17 Ezin da harekin urre edo diamanterik parekatu,ezin da lortu urrezko bitxien truke.

18 Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan;hobe jakinduria eskuratu perlak baino.

19 Ezin da harekin Etiopiako topaziorik parekatu,ezta urrerik garbiena ere.

Jainkoak bakarrik du jakinduriaren berri

20 Baina nondik dator jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

21 Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago,zeruko hegaztientzat gordeta.

22 Hondamen Leizeak eta Herioak esaten dute:«Hari buruz zer edo zer entzun dugu, bai».

23 Jainkoak bakarrik daki jakinduriaren bidea,hark du haren egoitzaren berri,

24 ortziaren mugetaraino iristen baita haren begirada,zerupeko guztia ikustatzen du.

25 Haizeari indarra arautueta urei neurria finkatu zienean,

26 euriari legea jarri zioneaneta tximistari eta trumoiari beren ibilbidea,

27 orduan ikusi eta baloratu zuen,orduan arakatu eta finkatu.

28 Eta esan zion gizakiari:«Jainkoarenganako begirunea da jakinduria,gaiztakeriatik urrutiratzea benetako ezaguera».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42