1 Jobek erantzun zuen:
2 «Noiz arte atsekabetu behar nauzueeta zeuen hitzez zanpatu?
3 Dagoeneko gehiegi iraindu nauzue.Ez al zarete lotsatzen niri horrela erasotzeaz?
4 Huts egin dudala egia izanda ere,neuri bakarrik dagokit hutsa.
5 Lotsatzen nauena aurpegiratuz,ni baino hobeak zaretela uste baduzue,
6 jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatueta bere sarean bildu nauena.
7 Bidegabekeria horren aurka egin dut oihu,eta inork erantzun ez;laguntza eskatu, eta justiziarik ez.
8 Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik,nire ibilbideak ilunpetan utzi ditu.
9 Berak erantzi dit ohorea,berak kendu duintasunaren koroa.
10 Alde guztietatik jo nau, akabo!Zuhaitza bezala atera du nire itxaropena sustraitik.
11 Bere sumina piztu du ene aurka, etsaitzat hartu nauelarik.
12 Haren gudari-taldeak saldoan datoz,nireganaino iristeko bideak egineta oihal-etxola inguratu didate.
13 «Senideak urrundu egin ditu niregandik,lagunek ere arroztzat naukate.
14 Auzoko eta ezagunek huts egin didate,etxean nituenek ere ahaztu.
15 Neskameek arroztzat naukate,kanpotartzat hartzen naute.
16 Morroiari dei egineta ez dit erantzuten, erregututa ere.
17 Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa,higuingarri natzaie neure odolekoei.
18 Haurrek ere mespretxatu egiten naute;jaiki orduko, burlaka hasten zaizkit.
19 Higuindu egiten naute lagun guztiek,nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere.
20 Hezurra eta azala besterik ez naiz,ozta-ozta jarraitzen dut bizirik.
21 «Errukitu, errukitu nitaz, ene adiskideok,Jainkoak berak zauritu bainau!
22 Zergatik pertsegitzen nauzue zuek ere, Jainkoak bezala,zergatik ez zarete ni larrutzeaz aspertzen?
23 Ai, nire hitzak idatziak geldituko balira, liburuan ezarriak!
24 Edota burdinazko zizelaz eta berunazbetiko grabatuak haitzean!
25 «Nik badakit nire eskubidearen babeslea bizi dela,eta, azkenean, hautsetatik jasoko nauela.
26 Nire larruazal hau desegin ondoren,gorputzik gabe, Jainkoa ikusiko dut.
27 Neuk, bai, neuk ikusiko dut! Ez natzaio arrotz izango.Neure begiez ikusiko dut. Bihotza sutan dut ene barnean.
28 «Ni pertsegitzeko asmoa baduzue,gaitzaren sustraia niregan dagoelakoan,
29 izan ezpataren beldur,ezpatak zigortu egiten baititu erruak.Horrela jakingo duzue badela epaiketa bat».