Job 39 EABD

Basahuntza eta oreina

1 «Ba al dakizu noiz erditzen diren basahuntzak?Ikusi al dituzu oreinak umea egiten?

2 Ba al dakizu zenbat hiletakoa den haien umealdia?Ba al dakizu noiz erditzen diren,

3 noiz, kuzkurturik, bultza egineta kanpora botatzen dituzten kumeak?

4 Gero, hauek hazi eta indartzean,landara alde egin eta ez dira berriro itzultzen.

Basastoa

5 «Nork eman zion basastoari askatasuna,nork zizkion lokarriak apurtu?

6 Nik eman diot landa zabala bizitoki,lurralde gazia, egoitza izan dezan.

7 Barre egiten du hirietako zarata-hotsaz,ez du mandazainaren oihurik entzuten.

8 Larre-toki dituen mendiak arakatzen dituedozein belar-izpiren bila.

Bisontea

9 «Onartuko ote du bisonteak zure zerbitzura egotea,gauak zure ukuiluan ematea?

10 Lotuko ote duzu uztarrian,zure atzetik ibarreko lurrak golda ditzan?

11 Indartsua dela eta, fidatu egingo ote zaraeta beraren gain utzi zeure soro-lanak?

12 Uste al duzu balio izango dizula uzta biltzekoeta alea ekarri eta larrainean pilatzeko?

Ostruka

13 «Ostrukak harro eragiten die hegoei,zikoinaren hegoak balitu bezala.

14 Arrautzak lurrean uzten ditueneanhareatan bero daitezen,

15 ez du gogoan hartzen oinen batek azpian haredo piztiaren batek zanpa ditzakeela.

16 Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala;ez zaio axola bere nekeak alferrikako gertatzea.

17 Izan ere, Jainkoak ukatu egin dio senaeta ez dio buruargitasunik eman.

18 Baina jaiki eta lasterka oldartzen denean,barre egiten die zaldiari eta zaldunari.

Zaldia

19 «Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna,zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz?

20 Zuk eragiten al diozu salto matxinsaltoari bezala,irrintzi arrandiatsuaz izua sartzen duelarik?

21 Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez,armen aurrera oldartzen da.

22 Barre egiten dio beldurrari, ez da ikaratzen,ezpataren aurrean ez du atzera egiten.

23 Geziontziak durundi egiten du beraren gainean,lantzak eta azkonak distira;

24 aurrera oldartu nahianezin zaio eutsi turuta jotzean.

25 Turutaren hotsera, irrintzi egiten du;urrutitik sumatzen ditu guda,buruzagien aginte-hotsak eta guda-irrintziak.

Belatza eta arranoa

26 «Zure jakinduriak irakasten al dio belatzari heganeta bere hegoak hegoaldera zabaltzen?

27 Zure aginduz igotzen al da arranoa goraeta bere habia gailurretan egiten?

28 Harkaitzetan bizi da eta babesten,haitz-tontorrean du bere gotorlekua.

29 Handik zelatatzen du harrapakinaeta urrutira begiztatzen.

30 Beraren kumeak odolez elikatzen dira;haragi-ustela non, bera han».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42