1 Azkenean, ahoa zabaldu eta jaio zeneko eguna madarikatu zuen Jobek.
2 Honela hitz egin zuen:
3 «Madarikatua jaio nintzeneko egunaeta “Ume bat sortu da” esan zuteneko gaua!
4 Bihur bedi egun hura iluntasun,ez beza Jainkoak kontuan har,ezta argiak ere haren gain distiratu!
5 Jabetu bitez hartaz ilunpea eta herio-itzala,ezkuta bedi lainopean,eta har beza bat-bateko iluntasun beldurgarriak!
6 Irents beza gau hura iluntasunak,ez beza inork urteko egunen artean sar,ezta zenbatu ere hilekoen artean!
7 Bai, izan bedi antzu gau hura,ez beza entzun poz-oihurik!
8 Madarika bezate, eguna madarikatzen dakitenek,Leviatan iratzartzen trebatuek!
9 Goibel bitez haren egunsentiko izarrak;argiaren zain egon, eta ez dezala batere izan!Ez bitza ikus egunsentiaren begiak irekitzen!
10 Madarikatua, ez baitzizkidan itxi amaren sabeleko ateakhainbeste atsekabe ikustetik libratzeko!
11 «Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean?Zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan?
12 Zergatik babestu ote ninduen amaren altzoaketa bularrek esnea eman?
13 Lasai egongo nintzatekeen orain,jadanik atsedenean lo,
14 berentzat panteoiak eraiki zituztenmunduko errege eta kontseilariekin batera,
15 urre askoren jabe izandako printzeekin,jauregiak zilarrez beteak zituztenekin batera.
16 Hilaurra bezala, ez nintzatekeen izan ere egingo,argirik ikusi ez duten umeen pareko.
17 «Hilobian amaitzen da gaiztoen zalapartaeta han aurkitzen atseden indargetuek;
18 presoak ere hantxe lasai,zaintzailearen ahotsik entzun gabe.
19 Txiki nahiz handi, han denak berdin,eta esklaboa jabearengandik libre.
20 «Zergatik eman argia zoritxarrekoari,zergatik bizia atsekabea baizik ez dutenei?
21 Heriotzaren zain daude, eta ez zaie etortzen,altxorrak baino irrika handiagoz bilatu arren.
22 Pozez txoratuko lirateke,hilobia aurkituko balute.
23 Zertarako du bizia nondik jo ez dakien gizakiak,Jainkoak irteera guztiak ixten dizkio eta.
24 «Negar-zotinak ditut ogi,urak bezala gainezka egiten nire intziriek.
25 Izan ere, zeri beldurrik handiena,eta huraxe gertatzen zait,zerk izutzen gehien,eta huraxe datorkit gainera.
26 Niretzat ez da lasaitasunik, ez patxadarik;atsedenik ez, egonezina baizik».