1 «Nire bihotza ere dardarka dagobere lekutik irten nahian.
2 «Entzun Jaunaren trumoi-ahotsa,entzun haren ahotik irteten den durundia;
3 zeruan zehar bidaltzen du bere tximista,munduaren bazterreraino iristen da.
4 Gero, haren ahotsak orro egiten dutrumoiak ozenki jotzean,eta ez ditu oinaztarriak gehiago lotzentrumoiak jotzen duen bitartean.
5 Jainkoak bere trumoi-ahots miragarriazulertzen ez ditugun gauza harrigarriak egiten ditu.
6 «Elurrari “Jausi lur gainera” agintzen dioneaneta euri-jasa izugarriak bidaltzean,
7 gizakiaren jarduera gerarazten du,berak egindakoaz guztiak ohar daitezen.
8 Piztiak gordelekuetan sartzen diraeta han gelditzen ezkutuan.
9 Haize-erauntsia hegoaldetik irteten daeta hotza ipar-haizetik.
10 Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da,ur-azala hormatzen.
11 Berak betetzen ditu hodeiak hezetasunezeta tximistekin batera sakabanatzen;
12 jirabiraka ibilarazten ditu,berak agindutako guztia mundu osoan bete dezaten;
13 eta hauek guztiak erabiltzen ditulurra zigortzeko nahiz mesede egiteko.
14 «Entzun hau, Job;hartzazu astia Jainkoaren mirariak hausnartzeko.
15 Ba ote dakizu nola antolatzen duen Jainkoak hori guztia,nola leherrarazten duen oinaztarria hodei artean?
16 Ba ote dakizu hodeiak nola dauden orekan airean,jakintza miresgarriaren adierazle?
17 Hego-haizeaz lurra lozorrotzen denean,zuk, arropa azpian kiskaltzen zaren horrek,
18 lagun ote diezaiokezu zeru-sabaia,metalezko ispilua bezain tinkoa, hedatzen?
19 «Irakats iezaguzu zer esan behar diogun,ezin baitugu argudiatu iluntasunean gaudenez gero.
20 Hitz egin nahi dudanean, ohartarazi egin behar al dut?Berri eman behar ote zaio, esandakoa jakin dezan?
21 Bat-batean, ez da eguzkirik ikusten,hodeiek ilundu egin baitute,baina gero haizeak jo eta garbitu egiten ditu.
22 Iparraldetik urrezko argitasuna dator:Jainkoa, distira izugarriz inguratua.
23 Ezin dugu atzeman Ahaltsua,nagusi da indar eta zuzenbidez,justiziaz aberatsa, ez du inor zanpatzen.
24 Horregatik dira haren beldur gizakiak,eta berak ez ditu jakintsu ustekoak kontuan hartzen».