1 Jobek erantzun zuen:
2 «Bai, badakit horrela dela,gizakiak ez duela arrazoi Jainkoaren kontra.
3 Harekin eztabaidan hasi nahi badu,mila argudiori ezin izango dio bakar batez ere erantzun.
4 Jakinduriaz edo indarraz hornitua izanda ere,nork egingo dio aurre eta kaltegabe gelditu?
5 «Mendiak, ohartu gabe, lekuz aldatzen ditu berak,irauli egiten ditu bere haserrean;
6 lurra bere oinarrietatik astintzen du,eusten dioten zutabeak dardararaziz.
7 Haren aginduz eguzkia ez da ateratzen,izarrak ezkutuan uzten ditu.
8 Berak bakarrik zabaltzen ditu zeruaketa oinpean hartzen itsasoko uhinak.
9 Berak sortzen ditu konstelazioeta zeruko izar-multzo guztiak.
10 Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu,gauza harrigarriak, ezin konta ahala.
11 Neure ondotik bera igaro eta ez dut ikusten,ondo-ondotik pasatu eta ez naiz konturatzen.
12 Zerbait hartzen badu, nork esan itzultzeko?Nork esango berari: “Zertan zabiltza?”
13 Jainkoak ez du bere suminean amore ematen,bere oinpean hartzen ditu Rahab-en indarrak.
14 «Ni izango ote naiz, bada, erantzungo diona?Nik aurkituko ote argudioak beraren aurka?
15 Arrazoia badut ere, ez diot erantzungo;neure salatzaileari erregutu behar ote?
16 Nik dei egin eta hark erantzungo balit ere,ez dut uste nire erreguari jaramon egingo liokeenik.
17 Berak bainau ekaitzaz zanpatu,berak dizkit arrazoirik gabe zauriak ugaldu,
18 arnasa hartzen ere ez dit uzteneta saminez asebetetzen nau.
19 Indarrera jo? Bera da indartsuena.Zuzenbidera? Nork egin nire alde testigantza?
20 Zuzena banintz ere,haren ahoak kondenatu egingo ninduke;errugabea izanik ere, maltzur agerraraziko.
21 Errugabea al naiz? Neuk ere ez dakit.Nazkatua nago bizitzaz!
22 Dena berdin da! Sarritan esan izan dut:Errugabea nahiz erruduna suntsitzen ditu Jainkoak.
23 Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada,barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz.
24 Herrialde bat gobernari gaiztoen esku dagoenean,nork estaltzen ditu hango epaileen begiak,berak izan ezik?
25 «Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak:zoriona ikusi gabe doaz ihesi,
26 ihizko ontziak bezain arin,arranoa harrapakinaren gainera bezala.
27 Neure buruari “Ahaztu atsekabea,alaitu aurpegi hori”, esaten badiot
28 oinaze guztien beldur jartzen naiz,ongi baitakit ez nauela errugabetzat hartuko.
29 Eta gaitzetsia izan behar badut,zertarako nekatu alferrik?
30 Nahiz elur-uraz garbitu,nahiz eskuak lixibaz igurtzi,
31 lokatzetan murgilduko nindukeeta neure jantziek ere nire nazka izango.
32 «Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodanedota biok auzitara joateko.
33 Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego,
34 Jainkoaren makila kenduko lidake gainetiketa harenganako izuak ez ninduke ikaratuko.
35 Orduan, bai, beldurrik gabe hitz egingo nuke.Baina hori ez da horrela,eta neurez bakarrik behar dut baliatu.