Job 33 EABD

Elihuk Jobi arrazoia ukatu

1 «Otoi, Job, aditu nire hitzak,entzun arretaz esango dizudana.

2 Ahoa zabalduko dut,prest dut ezpainetan erantzuna.

3 Bihotz zuzenez hitz egingo dut,nire ezpainek egia hutsa esango.

4 Jainkoaren espirituak egin ninduen,Ahaltsuaren arnasak biziarazten nau.

5 «Erantzun, ahal baduzu,presta zaitez aurre egiteko.

6 Biok pareko gara Jainkoaren aurrean,ni ere buztinez moldatua izan nintzen.

7 Beraz, ez izan nire beldur,ez dizut-eta neure agintea ezarriko.

8 Zeuk esan duzu nire aurrean,oraindik entzuten ari naiz zure hitzak:

9 “Garbi nago, bekaturik gabe;guztiz errugabea naiz.

10 Baina Jainkoak aitzakiak asmatzen ditu nire aurka,etsaitzat hartzen nau;

11 oinak zepoan sartzen dizkit,nire ibilbide guztiak zelatatzen”.

12 Horretan ez duzula arrazoi esango dizut,gizona baino handiagoa baita Jainkoa.

13 Zer dela-eta salatzen duzu bera?Hark ez du bere egintzen kontu eman beharrik.

Jainkoak bere burua agertu: zigortu eta salbatu egiten

14 «Era askotan hitz egiten du Jainkoak,baina jendea ez da ohartzen:

15 ametsetan, gau-ikuskarietan,gizakia lozorroan geratzen deneanohe gainean lokartua.

16 Orduan zabaltzen du gizakiaren belarriaeta oharpenak barruan ezartzen,

17 bere egintza gaiztoetatik urrundueta harrokeriatik gordetzeko.

18 Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin,heriotzaren muga pasa ez dezan.

19 «Beste batzuetan, eritasunaz zentzarazten du ohean,etengabeko minaz gorputza jotzen dionean.

20 Orduan, janaria, jakirik goxoena ere,nazkagarri gertatzen zaio.

21 Nabari joaten zaio haragia desagertuzeta sumatzen ez zitzaizkion hezurrak nabarmenduz.

22 Haren bizia hilobira hurbiltzen da,heriotzaren ateetatik gertu.

23 «Baina aingeru bat aurkitzen badu beretzat,milaren artean bitarteko bat,egin beharrekoa erakutsiko diona,

24 errukitu eta esango dio honek Jainkoari:“Libra ezazu hilobira jaistetik,aurkitu baitut honentzako erospen-saria”.

25 Orduan, gaztetasunaren indarra berreskuratuko du,nerabezaroko egunetara itzuliko berriro.

26 Jainkoari erregu egin eta onartu egingo dio;pozez oihuka ikusiko du haren aurpegia,eta hark zuzentasuna itzuliko berriro gizakiari.

27 Honek lagunen aurrean kantatuko du esanez:“Bekatu egin eta zuzenbidea hautsi nuen,baina Jainkoak ez dit merezitakoa eman.

28 Hilobira erortzetik libratu nau,argiz beterik biziko naiz”.

29 «Hau dena bi aldiz, hiru aldiz,egiten du Jainkoak gizakiarentzat,

30 hilobitik libratzeko,biziaren argiaz hornitzeko.

31 Egin kasu, Job, entzun adi:egon isilik, nik hitz egingo dut.

32 Zer erantzunik baldin baduzu, esan,arrazoi emateko prest nago eta;

33 bestela, entzun niri;zu isilik egon, eta jakinduria irakatsiko dizut».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42