9 Satanek erantzun zion:—Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala?
10 Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.
11 Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira!
12 Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu!Orduan, alde egin zuen Satanek.
13 Egun batez, Joben seme-alabak bazkaltzen ari ziren anaia zaharrenaren etxean.
14 Etorri zitzaion mezulari bat Jobi eta esan zion:—Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean.
15 Sabeo-talde batek, bat-batean etorri, morroiak sarraskitu eta ganadua eraman du. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.