2 «Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez,bere barrua haizez puztuta,
3 balio gabeko arrazoiez argudiatuz,alferrikakoa dena esanez?
4 Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzueta otoitz egitea eragozten.
5 Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria,eta maltzurren mintzaira darabilzu.
6 Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.
7 «Mundura jaiotako lehen gizakia ote zara, bada?Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten?
8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,jakinduriaren jabe bihurtuz?