22 ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,ezpata baitu bere zain.
23 Saien harrapakin izango da,badaki ilunpea duela bere zoria.
24 Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;
25 Jainkoaren kontra altxatu baitu eskuaeta Ahaltsuari egin erronka,
26 buruz aurrera oldartuz haren aurka,ezkutu sendoa babes harturik.
27 Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,
28 hondatutako hirietan biziko da,bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.