24 Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;
25 Jainkoaren kontra altxatu baitu eskuaeta Ahaltsuari egin erronka,
26 buruz aurrera oldartuz haren aurka,ezkutu sendoa babes harturik.
27 Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,
28 hondatutako hirietan biziko da,bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.
29 Ez da aberats luzaroan izango,ez ditu ondasunak lurrean gehituko.
30 Ez du ilunpeetatik ihes egingo,sargoriak ihartuko dizkio kimuak:Jainkoaren arnasak desagerraraziko du.