8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,jakinduriaren jabe bihurtuz?
9 Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?
10 Gure artean badago ile urdineko agurerik,zure aita baino adintsuagorik.
11 Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamenduaeta guk esaten dizkizugun hitz leunak?
12 Zergatik horrelako grina zeure barruan,begiak ere irten beharrean?
13 «Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra,hainbeste hitz darizula?
14 Nola izan liteke garbia gizakia?Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa?