3 Arren, Jainko, izan zeu nire bermatzaile;nor jarriko, bestela, nire alde?
4 Zuk kendu duzu zentzu ona horiengandik,ez utzi garaile atera daitezen.
5 “Gauzak lagunekin banatu nahi,eta seme-alabek begiak gosez ahuldurik”.
6 Jendeak esaera hori aurpegiratzen dit,denek listua botatzen aurpegira.
7 Begiak erreta ditut saminez,itzala baizik ez da nire gorputza.
8 Honek txunditu egiten du gizaki zuzena,errugabea sumindu egiten da maltzurraren aurka.
9 Baina zintzoak bere bideari eusten dio,jokaera garbikoa sendotu egiten da.