11 Izu-ikarek inguratzen dute alde guztietatik,urratsez urrats jarraitzen diote.
12 Goseak ahultzen du sasoirik onenean,ezbeharra ezartzen zaio ondoan;
13 gaitz hilgarriak larruazala jaten dio zatika,gorputz-atalak irensten.
14 Etxean seguru zegoen lekutik hartueta izu-ikararen erregeagana eramaten dute.
15 Edonor bizi daiteke jadanik harena ez den etxean,garbitzeko sufrea barreiatu ondoren.
16 Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio;gainetik, hostaila zimeltzen.
17 Galdu egin da haren oroitzapena herrialdean,izena ere ez dute gogoratzen inguruetan.