16 Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio;gainetik, hostaila zimeltzen.
17 Galdu egin da haren oroitzapena herrialdean,izena ere ez dute gogoratzen inguruetan.
18 Argitasunetik ilunpetara jaurtia,mundutik ere kanporatua,
19 ez du haurrik, ez ondorengorik herrian,ez da inor bizirik gelditzen haren egoitzan.
20 Haren patuaz izu-ikaratu egiten dira denak,bai ekialdekoak, bai mendebaldekoak:
21 “Horra hor nola bukatzen duen gaizkileak,Jainkoa ezagutzen ez duenak”».