4 Satanek erantzun:—Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.
5 Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira!
6 Orduan, Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.
7 Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.
8 Orduan, hazka egiteko teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job.
9 Emazteak esan zion:—Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez!
10 Jobek erantzun:—Txoroak bezala hitz egiten duzu. Zoriona Jaunaren dohaintzat hartzen dugu. Eta zoritxarra, zergatik ez?Halaz guztiz, Jobek ez zuen bere ahoaz bekatu egin.