16b Egunez gordeta egoten dira, ez dute argia maite.
17 Horientzat egunsentia gau iluna da,ohituak baitaude iluntasuneko izuetara».
18 «Arin doa gaiztoaren bizitza, ontzia ur gainean bezala.Madarikatua da haren ondarea herrialdean,ez du inork haren mahastietan lan egiten.
19 Beroak urtutako elurra lur idorrak irensten duen bezala,berdin Herio Leizeak bekataria.
20 Amak ahaztu egingo du, harrak ahogozatuko,ez du inork gogoratuko;arbola bezala botatzen da bidegabekeria;
21 haurrik gabeko emakume agorra gaizki hartzen baitzueneta alarguntsari laguntzarik ematen ez.
22 Jainkoak bere indarrez jotzen ditu ahaltsuak;hark ekitean, ez dute bizirik iraungo.