5 Gizagaixo hauek, basamortuko basastoak bezala,goizetik arratsera ibiltzen diraberen umeentzako elikagai bila;
6 inoren soroan galburuak biltzen dituzte,gaiztoaren mahastian hondarrak;
7 biluzik ematen dute gaua,jantzirik gabe, zerez estali ez dutela;
8 mendietako zaparradak blai egiten ditu,non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.
9 Babesten dituenaren besoetatik eramaten dituzte umezurtzak,dohakabeari bahituran hartzen haurra.
10 Biluzik ibiltzen dira, jantzirik gabe;gari-balak eraman behar eta, halere, goseak.
11 Inoren etxean egiten dute olioa;dolarean mahatsa zapaldu eta, halere, egarri.