8 Baina gizakiaren baitan espiritua dago,Ahaltsuaren arnasak ematen dio adimena.
9 Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen,zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.
10 Horregatik diotsuet niri entzuteko,eta dakidana azalduko dizuet neuk ere.
11 «Itxaroten egon naiz zuek hitz egin bitartean;erne, zuen arrazoibideak aditzen,zer esan asmatzen ari zineten bitartean.
12 Arretaz entzun dizuedan arren,zuetariko inork ez du Job gezurtatu,ezta haren argudioei erantzun ere.
13 Eta ez esan: “Aurkitu dugun jakinduriaJainkoak bakarrik mendera dezake, ez gizakiak”.
14 Jobek ez dizkit niri zuzendu bere hitzak,nik ere ez diot zuen arrazoibidez erantzungo.