1 Elihuk jarraitu zuen:
2 «Jakintsuok, entzun nire hitzak,zuek, ikasiok, aditu arretaz.
3 Belarriari hitzak bereiztea dagokio,ahosabaiari zaporeak dastatzea;
4 guri, berriz, zuzen dena bereizteaeta ongi zer dagoen aztertzea.
5 Jobek esan du: “Errugabea naiz,baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;
6 arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka;larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.