17 Goberna ote lezake zuzenbideari gorroto dionak?Nola ausartzen zara Zuzen-zuzena gaitzestera?
18 «Erregeei ere beren maltzurkeriaeta handikiei gaiztakeria aurpegiratzen dizkie.
19 Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten,ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen,guztiak baitira berak eginak.
20 Bat-batean hiltzen dira gau itsuan,aberatsak hil eta desagertu egiten dira,ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.
21 Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak,haren urrats guztiak ikusten;
22 ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik,gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.
23 Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik,bere aurrean epaiketara aurkez dadin.