3 Belarriari hitzak bereiztea dagokio,ahosabaiari zaporeak dastatzea;
4 guri, berriz, zuzen dena bereizteaeta ongi zer dagoen aztertzea.
5 Jobek esan du: “Errugabea naiz,baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;
6 arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka;larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.
7 Ba al da Job bezalakorik?Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea;
8 gaizkileekin elkartzen daeta gaiztoekin batera bide egiten.
9 Esan du: “Gizakiak ez du ezer irabaztenJainkoari atsegin izaten saiatuz”.