7 Zuzena baldin bazara, zer ematen diozu?Edo ezer hartzen al du hark zuregandik?
8 Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.
9 «Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi,ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu;
10 baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,bera izan arren unerik beltzenetangaraipen-kantak sorrarazten dizkiguna,
11 lurreko piztiak baino trebeagoeta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena.
12 Oihu egin, baina Jainkoak ez die erantzuten,gaiztoak eta harroak direlako;
13 Jainkoak ez baititu hitz faltsuak entzuten,Ahaltsuak ez die jaramonik egiten.