1 Elihuk gaineratu zuen:
2 «Itxaron pixka bat eta argituko dizut zerbait,badago oraindik Jainkoaren alde zer esanik.
3 Urrutitik datorren jakintzan oinarriturik,egin nauenak arrazoi duela azalduko dut.
4 Benetan diotsut ez dagoela gezurrik nire hitzetan,jakintza sendokoa duzu zeure ondoan.
5 «Ahaltsua da Jainkoa, ez du inor mespretxatzen;ahaltsua, sendoak baitira haren erabakiak;
6 ez du gaiztoa bizirik uzten,zanpatuei justizia egiten die;
7 ez ditu begiak zuzenengandik kentzen,errege-aulkietan ezartzen ditueta hantxe betiko goraipatzen.