17 “Jainkoa baino zuzenagoa izango ote da gizakia?Egilea bera baino garbiagoa izango ote?
18 Bere zerbitzariez ere erabat fidatzen ez bada,aingeruengan ere hutsegiteak aurkitzen baditu,
19 zer ez hautsaren gainean oinarritutakobuztinezko etxeetan bizi direnengan,harra bezain erraz zanpatuak izan litezkeenengan?
20 Goizetik iluntzera birrintzen dira,oharkabean betiko galtzen.
21 Biziaren lokarriak eteten zaizkieeta jakinduriarik lortu gabe hiltzen”.