17 Tente du isatsa, zedroa bezala,artekaturik ditu hanketako tendoiak;
18 hezurrek, brontzea bezain gogor,burdinazko hagak dirudite.
19 Nire maisulana da;neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.
20 Mendiek ematen diote janaria,beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.
21 Lotoaren azpian etzaten da,aintzirako kanabera artean ezkutatzen.
22 Lotoaren gerizpean babesten da,errekako sahatsek inguratzen dute.
23 Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen,nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.