20 Mendiek ematen diote janaria,beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.
21 Lotoaren azpian etzaten da,aintzirako kanabera artean ezkutatzen.
22 Lotoaren gerizpean babesten da,errekako sahatsek inguratzen dute.
23 Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen,nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.
24 Nork aurrean jarri eta helduko dio?Nork eutsi eta sudurra zulatuko?
25 «Harrapa al dezakezu krokodiloa amuazedo haren mihia sokaz lotu?
26 Pasatuko ote diozu kanabera sudurretikedo zulatuko ote matrailezurra kakoz?