1 «Haren aurrean kito segurtasuna,hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko.
2 Inor ez da hura zirikatzera ausartzen.Nor ausartuko da, bada, niri aurre egitera?
3 Nork eman dit lehenengo, nik itzuli behar izateko?Zerupean dagoen guztia neurea dut.
4 «Haren gorputz-atalez hitz egiten jarraituko dut,haren balentria eta gorpuzkera ederra azalduko.
5 Nork kenduko dio bere larru-jantzia,zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?
6 Nork zabalduko dizkio muturreko bi ateak,hagin beldurgarriz inguraturik dituenak?