12 Kea irteten zaio sudurretik,bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.
13 Haren arnasak ikatzak goritzen ditueta eztarri-zulotik sugarrak irteten.
14 Hain indartsua duenez sama,izu-ikaratu egiten du aurrean duen guztia.
15 Trinkoa du haragia,estu-estua eta mugigaitza.
16 Harria bezain gogorra du bihotza,errotarria bezain gogorra.
17 Jaikitzen denean,beldurrak hartzen ditu adoretsuenak,izuak jota uzten.
18 Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten,ezta lantzak, azkonak eta geziak ere.