7 Babeskiak lerrokatuta dituela ematen du bizkarrak,zirrikiturik gabe, zigiluz itxita bezala.
8 Hain estu dituenez batzuk besteen kontra,ez zaio haizerik ere sartzen:
9 bakoitza ondokoari itsatsia du,elkarri atxikiak, ezin bereiziak.
10 Haren doministikuek su-argia botatzen dute,begiek egunsentiak bezala dir-dir egiten.
11 Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio,su-txinpartek ihes egiten.
12 Kea irteten zaio sudurretik,bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.
13 Haren arnasak ikatzak goritzen ditueta eztarri-zulotik sugarrak irteten.