1 «Dei egin, Job, ea inork erantzuten dizun!Zein aingerurengana joko duzu?
2 Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea,inbidiak hilarazten heldugabea.
3 Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea,baina berehala hondatu zen haren egoitza;
4 haren seme-alabek ez dute salbabiderik izango,epaitegian zanpatuko dituzte inoren babesik gabe;
5 gosetuek jango dute hark bildutako uzta,kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren;egarrituek zurrupatuko diote ondarea.
6 Jakina da gaiztakeria eta miseriaez direla berez sortzen lurrean: